Hiru positibo gehiago eskualdean, guztiak Ermuan

Hiru positibo gehiago eskualdean, guztiak Ermuan
2020/04/07 eta kitto!
Covid-19 birusagatik kutsatutako eskualdeko herritarren kopuruak gora egiten jarraitzen du, baina azken sei egunetako datuei erreparatuta barealdia ikus daiteke. Atzo 11 kasu batu ziren zerrendara, eta gaur hiru izan dira, guztiak Ermuan.  Eibarren atzo bazala jarraitzen dugu, 89 gaixorekin. Eibarren, Elgoibarren eta Ermuan daude kasu positibo gehienak, Eskualde osoan guztira 172 dira kutsatuta dauden herritarrak, beti ere Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren arabera. Mallabia positiborik erregistratu ez duen herri bakarra da Debabarrenean.

Eibarko ospitalari dagokionez, 52 gaixo daude ingresatuta; eta Mendaroko Ospitalean, 21. Atzoko kopuru bera da. Horietako bat ZIU-n (Zainketa Intentsiboetako Unitatean).

Azken txostenaren arabera (gaur eguerdian kaleratu dena), hauek dira herrietako  datuak:
Eibar              89
Elgoibar       30
Ermua           29
Deba             11
Mendaro       2
Mutriku         7
Mallabia        0
Soraluze        4

Grafikoa Debabarrena apirilak 7

Grafikoa heririz herri