Ibarratik Misio Taldeari laguntzeko azoka solidarioa egingo da zapatuan Helmet House-n

Ibarratik Misio Taldeari laguntzeko azoka solidarioa egingo da zapatuan Helmet House-n
2023/03/24 21:44
eta kitto!
Ibarratik Misio Taldea Gobernuz Kanpoko Erakundeari laguntzeko azoka solidarioa egingo dute bihar Helmet House-n (Coliseo aldamenean), goizeko 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Bertan, Indiatik ekarritako fularrak, imitaziozko bitxiak, kimonoak eta beste gauza asko erosteko aukera egongo da. Horrekin batera, Ibarrako piparrak eta beste produktu batzuk ere egongo dira salgai. Azokari esker biltzen den dirua GKE honek Indian eta Hondurasen martxan dauzkan lankidetza proiektuak finantzatzeko erabiliko da.