Ibur-erreka eta inguruak garbitu eta ezagutzeko irteera antolatu dute domekarako

Ibur-erreka eta inguruak garbitu eta ezagutzeko irteera antolatu dute domekarako
2022/05/10 09:53
eta kitto!
Eibarko Baso Biziak natur elkarteak, Udalarekin elkarlanean, Ibur-erreka eta inguruak garbitu eta ezagutzeko irteera antolatu du maiatzaren 15erako. Untzagatik irtengo dira, goizeko 9:45ean, eta Ego ibaiaren ibilbideari jarraituko diote, Ibur-errekaruntz: “Gutxi gorabehera 10:15ean iritsiko gara bertan dagoen Begoñako Andra Mariaren irudira.  Ibilbidea bertan hasiko dugu, okindegiraino, eta gero Elgetako bidetik itzuliko gara. Helduek erreka eta inguruak garbituko dituzte, eta umeekin errekaren egoera aztertuko dugu: ume txikienek gauza bisualak aztertuko dituzte (habitataren eta fauna eta floraren karakterizazioa…) eta, helduek, uraren ezaugarri fisiko-kimikoak”. Ondoren, 12:30ak 13:00ak aldera Elgetarako bideko lehen parkean elkartuko dira eta handik pasatzen den erreka aztertu eta garbikutuko dute. Ondoren, ogitarteko bana eta sagar-zukua banatuko dute, “baina, badaezpada, motxilan zuek ere zerbait eramatea gomendatzen dugu”. Parte hartzera animatuz gero, eibarkobasobiziak@gmail.com helbidera idatzi.