Igeriketa ikastaroetarako Covid-19 protokoloa jakinarazi du Eibarko Kirol Patronatoak

Igeriketa ikastaroetarako Covid-19 protokoloa jakinarazi du Eibarko Kirol Patronatoak
2020/09/16 eta kitto!
Eibarko Kirol Patronatoak igeriketa ikastaroetarako prestatu duen segurtasun- eta osasun-protokoloaren berri eman du bere webgunean. Ordu-tarte bakoitzean talde-kopuruen eta talde bakoitzeko partaideen murrizketak egingo dituzte, alde batetik. Ikastaroen antolaketan, bestetik, 1,5 m-ko distantzia hartuko dute kontuan eta  eskuak etengabe garbitu beharko dira hidrogelarekin.

Covid-19rekin bateragarriak diren sintomak izanez gero, ezingo da ikastaroetara joan, eta "zalantzarik izanez gero, kiroldegira joan aurretik tenperatura hartzea" gomendatzen dute.

Ikastaroa hasi baino 15 minutu lehenagora arte izango da instalazioetan sartu, eta sartzeko  ezarritako kontrol-prozedura igaro beharko da nahitaez: maskara, tenperatura hartzea, eskuak garbitzea, etab.

Aldageletan egoteko denbora ahalik eta laburrena izango da. Dutxak eta lehorgailuak ezingo dira erabili. Maskara eta txankletak nahitaez erabili behar dira aldageletan eta igerilekurako sarbideetan.

informazio guztia hemen aurkituko duzue.