Ikastetxeetako protokoloak indartzea erabaki du Eusko Jaurlaritzak

Ikastetxeetako protokoloak indartzea erabaki du Eusko Jaurlaritzak
2022/01/05 eta kitto!
Gabonetako oporrak amaitu ondoren, umeak protokolo berriarekin itzuliko dira ikastetxeetara. COVID-19aren hedapena ikusita, Eusko Jaurlaritzak protokoloa indartzea erabaki du eta zenbait neurri hartuko ditu horretarako.

Esaterako, ikastetxeetan bizikidetza talde egonkorrak egon beharko dira eta ezin izango dira beste taldeekin nahastu, ezta jolastokian ere.

Maskararen erabilerari dagokionez, 6 urtetik gorako ikasleek momentu oro jantzi beharko dute maskara ikastetxean dauden momentuan.

Kirolari dagokionean, ariketa fisikoa kanpoan edo ondo aireztatutako barneko espazioetan egitea lehenetsi beharko da, eta intzidentzia altua egonez gero ezingo dute lehiaketarik antolatu. Hala ere, momentuz entrenamenduak baimenduta egongo dira. Bestetik, eskolaz kanpoko ekintzetan ezingo dira ikasgela desberdinetako umeak nahastu.