Iñaki Peñaren “Aulki hutsak” dokumentalak itxiko du gaur Minbiziaren Kontrako Astea

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Iñaki Peñaren “Aulki hutsak” dokumentalak itxiko du gaur Minbiziaren Kontrako Astea
ETA KITTO 2021, Ots 26

Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartea Minbiziaren Aurkako Astea ospatzen ari da eta Debabarrenerako antolatu dituzten jardueren berri eman zuten astelehenean, elkarteak Ardantza kalean duen lokalean. Egunotan, besteak beste, tailerrak, hitzaldiak eta mahai-ingurua egin dira Eibar eta inguruko herrietan, minbiziari lotutako gaiei buruzko azalpenak emateko eta, egitaraua agurtzeko, gaur arratsaldean, 18:00etan Iñaki Peñak zuzendutako “Aulki hutsak” dokumentala proiektatuko dute Portalean eta, ondoren, solasaldia egingo da. Joan nahi duenak HEMEN eman dezake izena.

Ekintza hauez gain, otar-solidarioa zozketatuko du elkarteak. Horretarako rifak ipini dituzte salgai Debabarreneko herrietako dendetan, euro baten truke, eta zozketa martxoaren 10ean egingo dute. Eta, horrekin batera, herritarren babesa jasotzeko kanpaina ipini dute martxan eta, mezua zabaltzeko, Eibarko kirolari ezagunen kolaborazioa izan dute. Hemen Mikel Oyarzabalen bideoa:

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »