Indarkeria matxistaren biktimen arretarako telefonoen informazioa sei hizkuntzatan zabaldu da

0    Gizartea 
CDwes76
Indarkeria matxistaren biktimen arretarako telefonoen informazioa sei hizkuntzatan zabaldu da
ETA KITTO 2020, Mar 30

Emakundek, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailarekin eta Segurtasuneko Sailarekin batera, indarkeria matxistaren biktimei arreta emateko telefonoei buruzko informazioa zabaldu du sei hizkuntzatan, koronabirusaren krisiak eragindako salbuespenezko egoeraren aurrean. Informazio-kartelak egin dira euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, arabieraz, portugesez eta errumanieraz. Karteletan biktimari arreta emateko 24 orduko telefonoa (900840111) eta larrialdi baten kasuan erabili beharreko telefonoa (112) azaltzen dira. Gogorarazten da, baita ere, 112 larrialdiko aplikazioa dagoela, entzuteko edo hitz egiteko zailtasunak dituzten pertsonentzat eskuragarri, eta GPS sistemaren geolokalizaziorako aukera ematen duena. Zabalkunde masiboa egin da, eta jardunean ari diren saltokiei eskatu zaie euren lokaletan informazio-kartel horiek jartzeko.

Koronabirusaren krisiak eskatzen duen herritarren konfinamendu-aldian indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei erantzunik onena emateko zerbitzu guztiak  martxan daudela gogoratu dute, eta egun hauetan aparteko premiarik identifikatu ez den arren, behar izanez gero neurri osagarriak hartzeko prest daudela adierazi dute. Une honetan, Jaurlaritzaren eta aldundien baliabide eta zerbitzuei buruzko informazioa bildu da, eta, EUDELen laguntzarekin, EAEko udal bakoitzaren zerbitzuei buruzko informazio zehatza biltzen ari da. Era berean, Emakunde emakume biktimen elkarteekin harremanetan dago.

KARTELAK:

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »