Ingurumenaren inguruko informazio puntuak Amañan eta Untzagan

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Ingurumenaren inguruko informazio puntuak Amañan eta Untzagan
ETA KITTO 2021, Eka 10

Eibarko Udalak Ingurumen Jardunaldiak antolatu ditu ekainerako eta, zenbait ekitaldiren artean, ingurumenaren inguruko informazio puntuak jarriko ditu herriko zenbait puntutan. Atzo Urkizun egin zen bezala, gaur eta bihar Berdintasunaren pasealekuan eta Untzagan postua jarriko dute, hurrenez hurren, 11:00etatik 19:00etara.

Informazio puntuan, Eibarko Klima-Aldaketarako eta Energiarako Ekintza Planaren aurrerapenak emateaz gain —lantze-prozesuan dago—, herritarren ekarpenak jasoko dira Plana aberasteko. Bestetik, herritarrek beren CO2 aztarna kalkulatzeko aukera izango dute, alegia, zenbat negutegi-efektuko gas igortzen duten, eta, hortaz, bakoitzak kliman zer inpaktu duen jakin dezake. Halaber, faktura elektrikoari buruzko zalantzak argituko dira eta, horretarako, interesdunei beren fakturetako bat eramatea gomendatzen zaie.

ingurumen jardunaldiak

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »