Inmigrazioari buruzko filma eta bideo-foruma Portalean

Inmigrazioari buruzko filma eta bideo-foruma Portalean
2013/12/19 00:00
eta kitto!

Gaur (eguena, hilak 19) 18.30etan Quiero ser italiano komedia emango dute Portalean, Etorkinen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako emanaldian. Pelikula amaitu eta jarraian, familia etorkinen bigarren belaunaldien integrazioaz berba egiteko aukera izango da. Sarrera librea da. Olivier Barouxen pelikulako protagonista Dinio Fabrizzi, Nizan Maserati saltzaile garrantzitsua da. 42 urterekin, lanean mailaz igotzekotan dago eta neskalagunak berarekin ezkondu nahi du. Bizitza aparta du Dinok. Baina bizitza perfektu hori gezur batean oinarrituta dago: Dinoren benetako izena isilpean gordeta daukan Mourad Ben Soud da. Halako batean, gaixorik dagoen aitari agindutakoa betetzeko Ramadana bete beharko du...