Inoizko intzidentzia tasarik altuena du Eibarrek

0    Gizartea 
CDwes76
Inoizko intzidentzia tasarik altuena du Eibarrek
ETA KITTO 2022, Urt 03

Ostegunaz geroztik 1.365 puntu egin du gora Eibarren intzidentzia tasak, eta azken lau egunetan 495 positibo zenbatuta, 3.876koa da intzidentzia tasa gaur-gaurkoz. Eskulaldeko beste herri guztietan ere gora egin du intzidentziak. Bailara osoan 1.307 positibo atzeman dituzte azken lau egunetan.

Elgoibarren daukate intzidentzia tasarik altuena, 4.376koa hain zuzen ere, azken egunotan 233 positibo zenbatu ondoren. Ermuan  270 kasu atzeman dituzte azken lau egunetan, eta 3.720koa da intzidentzia tasa; Deban 99 positibo atzeman ostean, 4.346ra igo da intzidentzia tasa; Mutrikun 63 positibo zenbatu dituzte (2.521 ko intzidentzia) eta 90 Soraluzen (4.101ko intzidentzia). Mendaron 35 kasu egon dira (3.120).

Hego Euskal Herrian 11.281 positibo

Hego Euskal Herrian ere, kopuru handiak zenbatu dituzte. Izan ere, atzo 11.281 positibo atzeman zituzten Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan. Guztira, 29.416 PCR eta antigeno proba egin zituzten Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan; beraz, positibotasun tasa %38,3koa da gaur-gaurkoz. Ospitaleei dagokienez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren arabera, COVID-19a duten 56o lagun daude ospitaleratuta solairu arruntetan, eta beste 132 ZIUetan. Osasunbideak adierazi duenez, Nafarroan 188 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik 24 ZIUetan.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »