Ipuruako komentu zaharrean giza hezurrak aurkitu dituztela baieztatu du Udalak

Ipuruako komentu zaharrean giza hezurrak aurkitu dituztela baieztatu du Udalak
2021/09/13 15:55
eta kitto!
Jon Iraola Eibarko alkateak sare sozialen bidez baieztatu egin du asteburu honetan giza hezurrak aurkitu dituztela Ipuruako komentu zaharrean.  Badirudi asteburuan inguruan jolasten ari ziren haur batzuk aurkitu dituztela. Alkateak esan duenez, "asteburu honetan zehar, Ipuruako mojen komentuko hilerri zaharreko hezurtegia aurkitu dugu. Erlijiosoek, ezjakintasunagatik edo akatsagatik, ahaztu egin zuten hezurtegi hori hustu beharreko gauzen artean sartzea". Hilerri horren itxiera-espedientea mojek beraiek eskatu zuten, eta Udalak hutsik aurkitu zuen. Hori dela eta, "gure ustez, ezjakintasunagatik edo akatsagatik gertatu da", azaldu du Iraolak.

Dagoeneko udala Harremanetan jarri da Eusko Jaurlaritzako mortuetako osasun-teknikariarekin, eta Eibarrera etorriko da, egin beharreko izapideak egiteko.

Era berean, komentua jabetza pribatua eta hesitua izatearen garrantzia azpimarratu nahi izan du alkateak: "neurri egokiak hartuko ditugu baimenik gabeko sarbide berriak eragozteko".