Ipuruako merkatu plazari buruz biharko deituta zegoen bilera atzeratu egin dute, koronabirusarengatik

Ipuruako merkatu plazari buruz biharko deituta zegoen bilera atzeratu egin dute, koronabirusarengatik
2020/10/20 eta kitto!
Ipuruako merkatu plazaren erabilera zehazteko asmoz bihar arratsaldean egitekoa zen bilera irekia atzeratu behar izan dute, COVID-19k eragindako egoera dela eta. Bilera egiteko egun berria zehaztu bezain laster, horren berri emango dutela jakinarazi dute arduradunek, eragozpenak barkatzeko gaineratuta.