1.194 isun jarri dituzte asteburuan Euskadin osasun-araudia ez betetzeagatik

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
1.194 isun jarri dituzte asteburuan Euskadin osasun-araudia ez betetzeagatik
ETA KITTO 2021, Urt 25

Ertzaintzatik adierazi dutenez, joan den asteburuko hiru egunetan (ostiraletik igandera) Ertzaintzak eta udaltzaingoek guztira 1.194 isun jarri dituzte Euskadin, koronabirusaren pandemiari aurre egiteko ezarritako osasun-arauak ez betetzeagatik.

Horietatik gehienak -746– mugikortasunean ezarritako mugak urratzeagatik eta gehienez seiko taldetan (une horretan oraindik hala zegoen ezarrita) elkartzekoa ez errespetatzeagatik jarri dituzte.  Zifra horretatik 336 isun gaueko ordutegian zirkulatzeko arauak ez errespetatzeagatik jarri dituzte eta 219 norbera bizi den udalerritik irteteko mugak ez errespetatzeagatik.

Maskara ez janzteagatik edo behar bezala ez erabiltzeagatik, berriz, guztira 218 isun bideratu dituzte. Isunen atalean adierazgarria da kalean alkohola kontsumitzeagatik jarri dituzten isunen kopurua ere, guztira 95 isun-akta bete baitituzte. Gainerako isunen kontzeptuak, besteak beste, ostalaritzan, jatetxeetan edo jarduera fisikoan gutxienez metro eta erdiko tarte fisikoa ez uztea,  kalean pertsonen artean bi metroko tartea utzi gabe erretzea eta ostalaritza-establezimenduetan eta jatetxeetan ordutegia ez betetzea dira.

Lurraldez lurralde, honela banatzen da Ertzaintzaren eta udaltzaingoen jarduera bateratua: 152 isun Araban, 645 Bizkaian eta 397 Gipuzkoan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »