Itsaspeko sumendien arrastoak ezagutzeko bisita gidatua egingo dute maiatzaren 8an

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Itsaspeko sumendien arrastoak ezagutzeko bisita gidatua egingo dute maiatzaren 8an
ETA KITTO 2022, Api 25

Geolodia ekimenak irteera gidatua antolatu du maiatzaren 8rako, ‘Itsaspeko bolkanek ahoa ireki zutenekoa’ izenburupean. Irteera debaldekoa da eta plazak mugatuak dira (25). Izen ematea zabalik dago, euskarazko zein gaztelerazko irteeretarako, Geolodiaren webgunean.

Maiatzaren 8an Elgoibartik aterako dira: goizeko 9:00etan euskarazko irteerakoak eta 10:00etan gaztelerazkoak. Ibilbidean zehar Elgoibarko, Eibarko eta Soraluzeko haitz igneoak (jatorria latineko ignis, “sua”) ikusiko dituzte, hiru geldiune nagusitatik abiatuta: lehen geldiunea, Elgoibarren izango da, Olaso industrialdean; bigarrena, Eibarren, Azitaingo industrialdean; eta hirugarrena, Soraluzen, Olako zubian, bidegorriaren hasieran. Webgunean zehazten dutenez, leku batetik bestera norbere autoan mugituko dira eta hortaz, beharrezkoa izango da irteerara norbere ibilgailua eroatea.

Geolodia estatu mailako ekimena da, zeinak helburu duen geologiaren lotutako gaiak dibulgatzea. Horretarako, geologoek gidatutako irteerak antolatzen dituzte estatu osoan zehar, beti ere, debaldekoak eta edozeinendako irekiak. Aurten, Geolodia 2022 ekimenaren barruan, maiatzaren 7an eta 8an, 52 irteera antolatu dituzte estatuko hainbat lurraldetan zehar, tartean, Gipuzkoan, Araban, Bizkaian eta Nafarroan, bana.

geolodia

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »