Itxita egon arren, Untzagako jubilatu etxeko hainbat jarduera garatzen ari dira

Itxita egon arren, Untzagako jubilatu etxeko hainbat jarduera garatzen ari dira
2020/04/15 eta kitto!
Untzagako jubilatu etxea itxita egon arren, bertan garatzen dituzten jardueretako batzuk martxan jarraitzen dutela gogorarazi dute zentruko arduradunek. Adindu Gerontologia Zerbitzuak astelehen eta barixakuetan ematen zuen “80 urteak beteta, eman bizitza zure urteei” izenburuko tailerra telefono bitartez egiten ari dira eta, diotenez, parte hartzen ari diren nagusiak oso pozik daude. Horrez gain, burmuina aktibo egoten laguntzeko jarduerak ematen dituen Burulogy enpresak bere aplikazioa doan eskaintzen hasi da, etxean burua entrenatu nahi dutenentzat. Informazio gehiagorako www.burulogy.com helbidean begiratu edo, bestela, 679052651 / 943177245 telefono zenbakietara deitu daiteke.

Untzagako jubilatu etxeko zuzendaritzak jakinarazi duenez, bazkideek zerbait galdetu nahi izanez gero, Whatsappa bidali (665847446) edo posta elektronikoa idatzi dezakete (jubiletxeuntzaga@gmail.com) eta erantzuten ahaleginduko dira.