Emakumeentzako Jabetze Eskolak hainbat ikastaro eskainiko ditu udazkenean eta irailaren 1etik 30era eman ahal izango da izena eibar.eus webgunean, Andretxean edo Pegoran formularioa betez.
Honako hauek izango dira udazkeneko ikastaroak:
– Erabakiak hartzea: tapiz tailerra, (ehunen bilbea).
– Zoru pelbikoa indartzeko tailerra: gure gorputzak ahalduntzen.
– Biorisa: barreterapia tailerra.
– Autodefentsa Feminista: oinarrizko tailerra.
– Sortu zure oihalezko konpresak.
– Autodefentsa Feminista: sakontze-tailerra. *Tailer honetan parte hartzeko beharrezkoa da aurretik Autodefentsa Feminista oinarrizko tailerra egin izana.