Jantoki-zerbitzuari dagozkion laguntzak ordaintzen jarraituko du Jaurlaritzak eskolak itxita dauden bitartean

Jantoki-zerbitzuari dagozkion laguntzak ordaintzen jarraituko du Jaurlaritzak eskolak itxita dauden bitartean
2020/03/29 eta kitto!
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, aurrez aurreko eskolak bertan behera utzita dauden aldi honetan jantokiko bekaren onuradun diren familiek egun horiengatik dagokien diru kopurua jasotzea erraztuko duen jarraibidea onartu du.

Bizi dugun egoera honetan “eragin handiena jasan dezaketen familiei arreta emateko, jantoki-zerbitzua etenda dagoen bitartean laguntza horiek mantendu egingo dira. Hau da, eskola-jarduera presentziala eteten den bitartean, eta, beraz, jantoki-zerbitzua ere bai, dagozkion laguntzak ordaintzen jarraituko da”.

Eskola-jantokirako laguntza jasotzen duten familiek ahalik eta lasterren jaso ahal izan dezaten, ikastetxeek zuzenean ordainduko dizkiete dagozkien laguntzak familia horiei, eta banku-transferentziaren bidez. Horretarako, Hezkuntza Sailak ikasle onuradunen zerrenda eta familiei ordaindu beharreko zenbatekoa emango dizkie ikastetxeei.