Jaurlaritzak Joaquin Beltran bilatzeko lanak amaitutzat emango ditu

Jaurlaritzak Joaquin Beltran bilatzeko lanak amaitutzat emango ditu
2021/05/14 eta kitto!
Josu Erokerak eta Arantxa Tapia sailburuek Zaldibarko zabortegian Joaquin Beltran bilatzeko lanen amaierari buruzko azalpenak emango dituzte 09.00etan hasiko den prentsa agerraldian, EITBk jakitera eman duenez. 463 egun pasa dira zabortegia hondoratu zenetik eta Beltran bilatzen ez jarraitzeko erabakia hartu dute.

Orain dela aste bi Joaquin Beltranen autoaren hondakinak aurkitu zituzten gunean hasi ziren azken ahalegina egiten, eta apirilaren 29an bertan izan ziren Iñigo Urkullu lehendakaria, Erkoreka eta Tapia. Itxaropen guztiak hor jarrita zituztela adierazi zuten, baina ezer aurkitu ezean, bilaketak etengo zirela. Horrela izango da.

 

Argazkia: EITB