Jende Xumea elkarteak Zumba eta Bodycombat ekitaldia antolatu du zapaturako

Jende Xumea elkarteak Zumba eta Bodycombat ekitaldia antolatu du zapaturako
2017/06/06 eta kitto!
Jende Xumea taldeak, Txema Ballesteros-en kolaborazioarekin, ZUMBA ETA BODYCOMBAT MASTERCLASS bat antolatu du ekainaren 10erako, zapaturako. Ekitaldia  UNTZAGAN izango da, 18;30etik  aurrera. Beraz, eibartar guztiak animatu nahi dituzte parte hartzera eta ondo pasatzera. Helduen sarrerak 5€ balio du, eta 18 urte baino gutxiago dutenek 3€ ordaindu beharko dute. Sarrerak ez dira aurretik erosi behar, nahikoa izango da momentuan gerturatzearekin.  Diru guztia Bolivian dauden bi proiektuetara eramateko da. Zumba eta Bodycombat ekitaldiaz gain, zozketak, musika, edariak,... egongo dira.