Aldizkari horretako kolaboratzaileak azken hamarkadotan gazteen munduak izan duen bilakaeraren bueltan jardun du, gaur egun bizi dugun egoera hainbat soziologoen ikuspuntutik begiratuta. Tartean dira Alberto Ruiz de Alegria, Ferran Gimenez, Harvey Milkman eta Ignacio Calderón. Europako Iparraldean egindako Youth in Iceland planaren berri ere ematen du Arizabaletak bere lanean.