Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko lore-eskaitza egingo da gaur arratsaldean Eitzagan

Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko lore-eskaitza egingo da gaur arratsaldean Eitzagan
2020/03/06 eta kitto!
Gaur hilabetea bete da Zaldibarren zabortegia hondoratu eta milaka tona hondakinen azpian bi behargin, Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze desagertarazi eta lurperatuta geratu zirenetik. Hori dela eta, Alberto eta Joaquin gogoratzeko eta senideei elkartasun adierazteko, gaur (ostirala, martxoak 6), lore-eskaintza egingo da Eitzagan, 18:00etan.

Atzo arratsaldean Eitzagan izandako pentsaurrekoan zaldibarArgitu Plataformako kideek lanuztera deitu zuten martxoaren 12rako. Zaldibarko, Eibarko, Ermuko, Elgetako eta Mallabiko herritarrei zuzendutako geldialdia izango da eta 12:00etatik 15:00etara izango da. "Zaldibarkoa errepikatu ez dadin", azaldu zuten prentsaurrekoan.

Horrez gain, gaur (ostirala) 19:00etatik 21:00etara eta zapatuan 12:00etatik 14:00etara plataformak balkoietan ipintzeko egin dituen banderolak saltzen egongo dira Untzagan (Guridi inguruan). Asteartean (martxoak 10) asteroko bilera irekirako ordua aurreratu egin da: 18:00etan hasiko da, Arrate Kultur Elkartean (1. pisuan). Izan ere, egun horretan Ipuruan Eibar eta Real taldeen arteko partidua jokatuko denez, aurretik (19:30ean) kontzentrazioa egingo da Xania taberna parean. Ostegunean (martxoak 12), esan bezala, "PARO HERRIKOIA", 12:00etatik 15:00etara. Eibarko mobilizazioa 12:30ean izango da (Untzagatik) eta 18:00etan mobilizazio bateratua egingo da, Eibar eta Ermua arteko biribilgunetik hasita.

zaldibar argitu agerraldia eitzagan18 Atzo Plataformak Eitzagan egindako agerraldia.