Josean Urkia eibartarra aurten 100 aldiz igo da Urko puntara

Josean Urkia eibartarra aurten 100 aldiz igo da Urko puntara
2021/11/22 eta kitto!
Atzo lortu zuen, negu eguraldia “lagun” zuela, 2021eko urte honetan ehungarren aldiz 791 metroko Urko gainera igotzea Jose Andres Urkia eibartarrak. Aukera izan zuen baita familian eta lagun giro onean ospatzeko ere. Berak dioen bezala, “pandemiaren urtea izanik, herrian baino denbora gehiago egin izan dut mendi inguruetan, Urkorako igoerak ohikoak bihurtzeraino”. Modu horretan hasi zuen ibilbideak uztailaren 31n Urko 50. aldiz zapaltzea ekarri zion. Behin horraino helduta, “familiakoek eta lagunek 100 igoera egitera bultzatu ninduten” eta eibartarrak baita erronkari eutsi ere. Erritmo biziagoan egin behar izan du azken tartea; baina, errodatuago ere dagoenez, urtea amaitzeko hilabetea baino gehiago geratzen denean lortu du helburua betetzea. Zorionak, beraz, hain lorpen bitxia eskuratzeagatik!