Joseba Agirreazkuenaga historialariak emango dio amaiera esklabutzari buruzko hitzaldi-zikloari

Joseba Agirreazkuenaga historialariak emango dio amaiera esklabutzari buruzko hitzaldi-zikloari
2023/03/27 11:43
eta kitto!
Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga EHUko Historia Garaikideko katedradunak emango dio amaiera bihar, hilak 28, Eibarko BHI Institutuan, Ego Ibarra Batzordearekin elkarlanean antolatutako esklabutzari buruzko hitzaldi-zikloari. Horrela, guztira sei hitzaldi emango dituzte Aldatze, La Salle Azitain eta Eibar BHI Institutuak bultzatutako ekimenean.

Agirreazkuenagak esklabutzak Euskal Herrian izan zuen isla zuzena izango du hizpide. Era berean, gogoeta egingo du esklabutzak iraultza industrialean izan zuen eraginari buruz eta gogoeta etikoa proposatuko du erreparazioari buruz. Izan ere, bere berbetan, “gure aberastasunaren eta ongi izatearen sorburua izan denez, Afrikako herrialdeak erreparazioa eskatzen ari dira. Deba Arroko industriagintzan eta Euskal Herrian eragin zuzen-zuzena duen fenomenoa da”.

Biharko hitzaldia euskaraz egingo da eta herritarren batek bertara joan nahi baldin badu, ikastetxera deitu beharko du (943 899 262) joan ahal izateko.