Josu Gómez Barrutia bakearen enbaxadore izendatu dute

Josu Gómez Barrutia bakearen enbaxadore izendatu dute
ETA KITTO 2021, Eka 09

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) bakearen enbaxadore izendatu du Josu Gómez Barrutia, tokian tokiko ekonomiei eta garapenari eman dion bultzadarengatik. Enpresari eta aholkulari eibartarra ekintzailetza eta berrikuntza ekosistemak sortzen aditua da eta Euroafrikako Lidertzako Nazioarteko Foroaren sortzaileetako bat, besteak beste.

NBEren izendapenaz gain, 2021ko Europako Hiritar saria jasotzeko izendatu dute Gómez Barrutia. Europako kooperazioa eta Europako balioen sustapena baloratzen dute sariek, eta eibartarrak Business Market Sarea sortu zuen orain dela lau urte Eibarren, maila ertaineko hirietan eta landa guneetan garapen ekonomikoa eta ekintzailetza bultzatzeko egitasmoa. Gaur egun, 300 inbertsore eta 3.000 startup daude sarearen barruan, eta 21 hiritan eragiten du, besteak beste.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »