Juan Antonio Aznarez eibartarra Espainiako artzapezpiku militar izendatu du aita santuak

Juan Antonio Aznarez eibartarra Espainiako artzapezpiku militar izendatu du aita santuak
2021/11/15 eta kitto!
Juan Antonio Aznarezek Iruñeako eta Tuterako ordezko apezpiku izateari lagako dio, aita santuak Espainiako artzapezpiku militar izendatu duelako. Horrela, Aznarezek Juan del Rioren lekukoa hartuko du.

Aznarez 1961ko urtarrilaren 14an jaio zen Eibarren eta 13 urterekin Tuterara joan zen bizitzera. Iruñean eliza ikasketak egin zituen eta 1990ko urriaren 27an apaiz ordenatu zuten.