Jubilatu etxeak itxi eta jarduerak bertan behera geratuko dira, Osasun Sailaren gomendioz

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Jubilatu etxeak itxi eta jarduerak bertan behera geratuko dira, Osasun Sailaren gomendioz
ETA KITTO 2020, Mar 12

Untzagako jubilatu etxetik jakinarazi dutenez, Osasun Sailak emandako aholkuari jarraituko diote eta, probintzia osoko beste jubilatu etxeek bezala, jendearentzat ateak itxiko ditu, berriz zabaltzeko abisua jaso arte. Bitartean, zentruan egiten diren jarduera guztiak bertan behera geratuko dira. Zentruko arduradunek informazioa jaso ahala ezagutzera ematen joango direla azaldu dute, Facebook (Jubiletxe Untzaga) eta Twitter (@jubiletxe) bidez, baita prentsaren eta jubilatu etxean bertan ipiniko dituzten oharren bitartez ere.
Bestalde, Eibarko Pentsiodunen Plataformak ere bertan behera laga ditu astelehenetako mobilizazioak, badaezpada, eta oraingoz ez dute kontzentraziorik egingo datozen bi asteotan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »