Jubilatu etxeetako zerbitzu batzuk ematen hasi dira, aurretik hitzordua hartuta

Jubilatu etxeetako zerbitzu batzuk ematen hasi dira, aurretik hitzordua hartuta
2020/05/08 eta kitto!
Beheko Tokia jubilatu etxeko zuzendaritzak, “Eibarko Udalak Eudelekin izandako bilera eta gero”, hainbat jarduera eskaintzeari berriro ekingo diola erabaki du. Horren arabera, astelehenetik aurrera masaje zerbitzua emango dute, beti ere aurretik hitzordua eskatuta 659107023 telefono zenbakian (Iñaki).

Eta Untzagako jubilatu etxekoek gauza bera egingo dute ileapaindegi eta podologia zerbitzuekin. Kasu bietan aurretik hitzordua telefonoz hartu beharko da eta kanpoan itxaron, atea zabaltzera joan arte. Ileapaindegirako txanda hartzeko 943043022 telefonora deitu beharko da eta sarrera beheko atetik (Untzagatik) izango da; eta podologoan txanda eskatzeko 665884466 telefonora deitu beharko da eta, sartzeko, Txaltxa Zelaiko parkeko atea erabili. Barruan segurtasun neurriak errespetatu beharko dira, maskara jantzi eta eskuak garbitu (gel hidroalkoholikoa bertan egongo da).