Kalitatezko zerbitzu publikoen aldeko kontzentrazioa egin dute Egogainen

Kalitatezko zerbitzu publikoen aldeko kontzentrazioa egin dute Egogainen
2020/09/23 eta kitto!
Egogain gerontologikoko langileek, senideek, pentsiodunek, Nalua talde feministako kideek eta beste hainbat herritarrek kontzentrazioa egin dute gaur goizean Egogainen, kalitatezko zerbitzu publikoen eta arreta duinaren alde egiteko. “Indar metaketa ezinbestekoa da pertsona ardatz duen eredua lortzeko, kapitalak banatuta nahi gaituelako”, aipatu dute.

Kontzentrazioaren indar erakusketaren eraginez gizartea eraldatzea dute helburu, “bizitzak erdigunean jarriz, emakumeok burutzen dugun zaintza lanari balioa emanez zaintza erdigunean jarriz, langile klasearen alde eginez, kontzientzia sortuz eta zerbitzu publikoen alde eginez”, euren berbetan.

Egogaineko langileek bi urte daramatzate Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarritako langile-murrizketen (“bi urtetan 18 lankide joan zaizkigu”) eta mota guztietako murrizketen aurka borrokan, baina Aldundiak euren eskaerei entzungor egin diela diote. “Aldundiak inposaketaren bidea hartu du lan baldintzak kaskartuz, pertsonon bizitzaren azken etapan merezi dugun arreta duina alde batera utziz, zerbitzu publikoak enpresa pribatuen esku utziz, langile kopurua murriztuz, kantitate handien aldeko apustua eginez, kalitatezko arreta ezinezko bilakatuz eta adinekoen egoitzak gutxi batzuentzako negozio bilakatuz”, esan dutenez.

Gipuzkoako Foru Aldundiari agintekeria albo batera uzteko eskatu diote, eta EAJri eta PSEri kanpora begirako marketinga egiteari uzteko eta langileek merezi dituzten lan baldintza duinak eta pertsonek behar eta merezi duten arreta izateko neurriak hatzeko.

WhatsApp Image 2020-09-23 at 13.29.53(1) WhatsApp Image 2020-09-23 at 13.29.53(2)