Kanpoko igerilekua zabaltzearen inguruko erabakirik ez dela hartu argitu du Patronatuak

Kanpoko igerilekua zabaltzearen inguruko erabakirik ez dela hartu argitu du Patronatuak
ETA KITTO 2020, Mai 07

Eibarko Kirol Patronatuak idatziz jakinarazi duenez, aste honetan komunikabide batek Ipuruako kanpoko igerilekuari buruz kaleratu duen informazioaren harira, oraindik horren inguruko erabakirik ez dela hartu argitu nahi du.
Bidali duen oharrari jarraituz, “Kiroletako Udal Patronatuak oraingoz ez du instalazio horiek irekitzeari edo ez irekitzeari buruzko behin betiko erabakirik hartu. Gobernu zentralak eta osasun-agintariek Alarma Egoerak eragindako konfinamendua deseskalatzeko ezarritako faseetan oinarrituta, baieztatu dezakeguna da ez dela posible izango ekainaren 13an irekitzea. Hortik aurrera, datak eta organo eskudunek instalazio mota horiek irekitzeko ezartzen dituzten jarraibideak eta baldintzak aztertuko dira, egingarritzat jotzen bada, eta, kasu horretan, Patronatuak dagokion erantzukizunaren arabera jardungo du”.

UEU-Irakaskuntza-Master

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »