Kara Tepe kanpalekuko sutea dela-eta, larrialdi protokoloa aktibatu du Zaporeak elkarteak

Kara Tepe kanpalekuko sutea dela-eta, larrialdi protokoloa aktibatu du Zaporeak elkarteak
2022/05/31 eta kitto!
Zaporeak proiektutik jakinarazi dutenez, asteburu honetan Greziako Kara Tepe kanpalekuko gizonezko karpa batek beste sute bat izan zuen eta 38 pertsona kaltetu zituzten garrek, “berriz ere agerian lagata kanpamenduak ez direla toki seguruak”.

Ezbeharraren berri izan eta, berehala, Zaporeak elkartetik larrialdi protokoloa aktibatu zuten: “Janari lehor eta barazkien poltsa bat prestatu genuen kanpamenduko suteak kaltetutako pertsonentzat. Erakundeek ez badute beste aukerarik ematen, elkartasunak beti aurkituko ditu erantzuteko moduak”.

larrialdi

Bestalde, 2022ko otsailetik Zaporeak-ek Utilitate Publikoko elkarte titulua eskuratu du; hori dela-eta, egiten diren dohaintzetan %20ko beherapena izango du egileak. Horrez gain, jendearen kolaborazioa errazteko bidean, hemendik gutxira  bazkide egiteko eta Greziako errefuxiatu-kanpalekuetako migranteei laguntzen jarraitzeko aukera izango da.
Kutxabank: ES14 2095 5092 00 9115250322
Laboral Kutxa: ES71 3035 0103 88 1030035880
Bizum: 00435
Informazio gehiagorako: www.zaporeak.eus / 666957853