Zapatuan dantza ikuskizuna egin zen Untzagan, KAXA mugimendu eta sormen gunearen eskutik. Ekimena “Kateak apurtzen” izeneko 15 minutuko dantza pieza batekin hasi zen eta harmailetan eta inguruetan bildutako jendeak oso gustura jarraitu zuen ekitaldi osoa. “Emakume jaiotzeak zer suposatzen duen irudikatu genuen. Estereotipoek eta presio sozialengatik kateatuta bizitzea. Kate horiek hautsi eta elkarrekin esnatu nahi dugu. Ahizpatasuna. Amaieran, akelarre bat irudikatu genuen, emakumeen eskubideak defendatzeko borrokatu zuten emakume guztien omenez”, esan digute antolatzaileek. Animatu ziren guztiekin dantza bateratua egin zuten.
Emakumearen Nazioarteko Egunerako Eibarko Martxoaren 8ko lantaldeak osatu duen egitarauaren baitan egin zen zapatuko ikusizuna. KAXAtik eskerrak eman nahi dizkiete parte-hartzaile guztiei, eta “batez ere parte hartu zenuten dantzari guztiei: “Milesker zuen konpromisoagatik, ilusioagaitik, egin duzuen lanagaitik eta bereziki izan duzuen pazientziagaitik. Ez da erraza hainbeste jende elkarrekin lan egitea eta zuek erraz bihartu duzue”.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak, pertsonalizaziokoak eta azterketakoak, gure zerbitzuak hobetu eta webgunean nabigazioaren informazio estatistikoa biltzeko. Cookien politika.ONARTUGehiago irakurri