Kirola Familian ekimena azaroan hasiko da

Kirola Familian ekimena azaroan hasiko da
2021/10/15 eta kitto!
Azaroaren 6an, zapatuan, zabalduko dute Udalak eta Kirol Patronatuak umeek gurasoekin jolasteko gunea Ipuruako Kiroldegian. Kirola Familian ekimena udazken-neguko zapatu eta domeka arratsaldeetan egingo da, 17:30etik 19:30era, eta 2-5 urte arteko umeek hartu ahal izango dute parte.

Umeek gurasoekin jolasteko aukera izango dute, ez da zaintza toki bat izango, umeek gurasoeekin jolasteko gune bat baizik. Zerbitzua gurasoek kudeatuko dute eta, ondorioz, Udalak eta kirol Patronatuak arduradunak behar dituzte zerbitzua martxan jartzeko. Bestetik, zerbitzua zabaltzeko Kiroldegiko atezaintzara jo beharko da.

Hauek dira ohar nagusiak: “ez laga jaten, pilota handiarekin ez laga jokatzen (saskibaloiko handiak adibidez), squash-eko aretotan ez laga sartzen... zentzudun jokatzearekin nahiko da”, antolatzaileen berbetan.