‘Klima aldaketarekiko emakumeen erresilientzia’ tailerra eskainiko dute zapatuan

‘Klima aldaketarekiko emakumeen erresilientzia’ tailerra eskainiko dute zapatuan
2021/04/21 eta kitto!
Lagun Artean elkarteak ‘Klima aldaketarekiko emakumeen erresilientzia’ tailerra eskainiko du zapatuan, 10:00etatik 14:00etara. Ikastaroa online egingo da, Zoom plataformaren bitartez, eta hona jo behar da izena eman ahal izateko.

Isabel Hernandez nekazaritza ingeniari guatemalarrak dinamizatuko du saioa eta emakumeen esperientzia erresilienteen aniztasuna ezagutzera emango du. Tailerra doakoa izango da, baina plaza mugatuak izango ditu.