Konfinamendu osteko elikadurari buruzko hitzaldi birtuala antolatuko du …eta kitto! Euskara Elkarteak maiatzaren 12an

Konfinamendu osteko elikadurari buruzko hitzaldi birtuala antolatuko du …eta kitto! Euskara Elkarteak maiatzaren 12an
2020/05/04 eta kitto!
Egun bizi dugun egoera berezira egokitzen jarraitzen du …eta kitto! Euskara Elkarteak, eta Illunabarrian programak ere bere jardunari ekingo dio. Datorren maiatzaren 12an, asteartea, “Elikadura planifikatu konfinazio ostean” izeneko saioa egingo da arratsaldeko 18:00etan online, Jitsi Meet aplikazioaren bidez. Mireia Alberdi nutrizionistak hainbat gomendio emango dizkigu konfinamendutik irteten gauden honetan gure elikadura planifikatzeko, eta udari begira, “miraririk” ez baina zenbait ohitura aldatzeko eta ikasitako gauza asko des-ikasteko proposamenak emango dizkigu. Izena ematen dutenek galderak egiteko eta zalantzak adierazteko aukera izango dute, eta Mireiak momentuan eta gogoz erantzungo die. Asko jota 12ko taldea osatuko da, parte-hartzea errazagoa eta dinamikoa izan dadin. Izena emateko mezua bidali beharko da elkartea@etakitto.eus helbidera maiatzaren 5etik 11ra.

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x3001