Konfinamenduko irudiekin osatutako bideoa ipini du ikusgai Udal Artxiboak

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Konfinamenduko irudiekin osatutako bideoa ipini du ikusgai Udal Artxiboak
ETA KITTO 2020, Mai 19

COVID-19aren eraginez itxialdia hasi zenean, Udal Artxiboak herritarrei dei egin zien argazkiak egin eta bidaltzeko, “bizitzen ari ginen une ezohikoaren inguruan irudi-banku handi bat osatzeko”. Era guztietako argazkiak eskatu zituzten eta eibartarren erantzuna oso ona izan da, ehunka argazki bildu dituzte eta. Udal Artxibotik adierazi dutenez, Eibar nire leihotik ekimenak “herritarrak protagonista egin ditu koronabirusak gizartean izandako eragina neurtzerakoan eta, horrekin batera, memoria kolektiboaren parte bihurtu ditu. Eskerrak eman nahi dizkiegu eibartar guztiei, proiektu hau aurrera eramateko emandako laguntzagatik eta, era berean, emaitza zuekin partekatu nahi dugu, bidalitako irudi batzuekin egin dugun bideo honen bidez”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »