Kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak alarma-egoerak irauten duen bitartean

0    Gizartea 
CDwes76
Kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak alarma-egoerak irauten duen bitartean
ETA KITTO 2020, Api 06

Zeintzuk dira kontsumitzaile bezala ditugun eskubideak Koronabirusaren (COVID19) pandemiak eta Espainiako Gobernuak ezarritako alarma-egoerak eragindako egoeraren aurrean? Zer gertatzen da bidaiekin, gimnasio, akademia eta beste zerbitzuetako kuotekin, merkataritza elektronikoarekin edo kontratatutako kultur edo kirol-ekitaldiekin?

Esate baterako, hegazkin-konpainiek hegaldiak ezeztatzearen ondorioz kaltetuta atera diren aire-bidaiariek, honakoak izateko eskubidea dute, 261/2004 (EB) Erregelamenduari jarraituz:
1. Informazioa: hegazkin-konpainiak laguntza eta kalte-ordainaren baldintzak biltzen dituen inprimaki bat ematea.
2. Laguntza: janaria eta edaria, 2 telefono-dei edo posta elektronikoko sarbidea eta, behar izango balitz, baita gau bateko edo gehiagoko ostatua eta aireportutik ostatura joateko garraioa ere.
3. Dirua itzultzea edo beste garraio bat. Hegazkin-konpainiak hiru aukera eskaini behar ditu: billetearen kostu osoa itzultzea, ahalik eta azkarren azken destinora bideratzea eta bidaiariarekin adostutako beste egun batean azken destinora bideratzea.

Gimnasio, akademia eta beste zerbitzu batzuetako kuotei dagokienez, enpresak ordaindutako zenbatekoa itzuli behar du, zerbitzua erabili ez den egun-kopuruaren proportzio berean.

Ekitaldi bat (kultur ekitaldia, kirol-ekitaldia, eta abar) bertan behera utzi bada edo edozein eratako zerbitzua (hoteleko edo jatetxeko erreserba, eta abar) ematea ezinezkoa bada, erabiltzaileak kontratua inolako penalizaziorik gabe ezeztatzeko eskubidea izango du alarma-egoera eta horren luzapenak amaitzen diren egunetik zenbatzen hasi eta 14 eguneko epean.

Lotura  honetan azaltzen dira kontsumitzaileek eta erabiltzaileek adierazitako kasuetan eta beste hainbatetan dituzten eskubideak.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »