Kontsumo Arduratsuaren Azoka egingo da bihar goizean Untzagan, Egoaiziaren eskutik

Kontsumo Arduratsuaren Azoka egingo da bihar goizean Untzagan, Egoaiziaren eskutik
2021/10/15 eta kitto!
Bihar egingo da seigarrenez Kontsumo Arduratsuaren Azoka Untzagan, Egoaizia Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatuta. Kontsumitzeko beste modu batzuk badaudela ezagutzera emateko asmoz egingo den azokan 20 bat erakunde eta eragilek hartuko dute parte eta goizeko 10:00etan zabalduko dute. Bertako ekoizleak, agroekologia, finantza etikoak, energia berriztagarriak, bidezko merkataritza, 0 kilometroko elikagaiak, bertako artisautza, bertako kooperatibak, konponketak, produktu birtziklatuak... eta beste hainbat bilduko ditu azokak eta, horrekin batera, umeentzako tailerrak, erakusketak, batukada , IV. Argazki lehiaketaren sari banaketa eta bizikletak konpondu edo eta telefono zaharra birziklatzeko gunea ere egongo dira. Jarraian daukazue egitaraua.

Kontsumo Arduratsuaren VI. Azoka


10:00 Azokaren hasiera
11:00 - 11:30 “Elikadura jasangarri eta osasuntsua” hitzaldia
11:30 - 12:00 “Merkatu Soziala eta Ekonomia Solidarioa” hitzaldia
12:00 - 12:30 Elikagai baten aztarna ekologikoa
12:00 - 13:30 Batukada
14:00 IV. Argazki Lehiaketako sari banaketa
14:30 Azokako produktuen saski baten zozketa

GOIZ OSOAN ZEHAR

- Mugikor zaharren bilketa, gero birziklatzeko
- IV. Argazki Lehiaketaren erakusketa
- Elikabizia erakusketa (Fundación Ausolan)
- Bizikleten konponketa
- Energia berriztagarrien teknologiaren erakusketa: auto elektrikoak, haize errotak, eguzki energia erabiltzen duten sukaldeak