Koronabirus agerraldia atzeman dute Ospitalean

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Koronabirus agerraldia atzeman dute Ospitalean
ETA KITTO 2021, Urt 14

Eibarko Ospitalean 10 positiboko agerraldia atzeman dutela salatu du ELA sindikatuak. Kasuak lehenengo solairuan detektatu dituzte, COVID-19a ez duten pazienteak artatzen dituzten solairuan.

Ospitaleko pazienteak eta langileak daude kutsatuen artean, eitb.eus-ek jakinarazi duenez, eta koronabirusarekin lotutako kasuetarako solairura eraman dituzte.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »