Koronabirus kasu bakarra atzeman dute asteburuan Eibarren

Koronabirus kasu bakarra atzeman dute asteburuan Eibarren
2021/05/31 10:32
eta kitto!
Azken hiru egunetan koronabirus kasu bakarra atzeman dute Eibarren eta, azken 14 egunotako datuak kontuan hartuta, intzidentzia-tasa 50,96koa da.

Eskualdeko beste herriei begira, Ermua bi koronabirus kasu atzeman dituzte, eta Elgoibarren eta Mutrikun kasa bana.

EAEn, atzo, 5.617 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 251 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 32 Araban, 129 Bizkaian eta 88 Gipuzkoan eta 4 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 31 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 97 pertsona ZIUn daude.