Koronabirus kasu berri 2 Eibarren, beste 2 Deban eta 1 Mendaron

0    Gizartea 
ETA KITTO
Koronabirus kasu berri 2 Eibarren, beste 2 Deban eta 1 Mendaron
ETA KITTO 2020, Mai 09

Bost izan dira Osasun sailak argitaratu duen txostenaren arabera Debabarrenean atzemandako koronabirus kasuak, 2 Eibarren eta, horrela, 209 izango lirateke metatutako positiboak gure herrian, beste 2 Deban eta horrela gaur egun 10 izango lirateke metatutako positiboak, eta azkenik 1 Mendaron, 3 izatetik 4 izatera pasatuko lirateke.

Herriz herri horrela banatuko lirateke metatutako 463 positiboak Debabarrenean:

Eibar           209
Ermua         167
Elgoibar       42
Mutriku       14
Soraluze     13
Deba              10
Mendaro     4
Mallabia       4

Ospitaleratuei dagokionean, atzo baino 3 lagun gutxiago daude gaur ingresatuta. Mendaroko Ospitalean 9 lagun daude, atzo 11 ziren, eta Eibarko Ospitalean 23 lagun daude, atzo 24 ziren. Beraz beheranzko joerak jarraitzen du.

ospitalertaua maiatzak 8 web

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »