Koronabirus kasu berri bakarra atzeman dute Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Koronabirus kasu berri bakarra atzeman dute Eibarren
ETA KITTO 2021, Eka 23

Atzo koronabirus kasu berri bat atzeman zuten Eibarren. Horrela, herriko intzidentzia-tasa 43,68koa da.

Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan beste kasu berri bat atzeman dute eta beste herrietan ezer.

Atzo EAEn 6.015 test diagnostiko egin ziren, eta haietatik 187 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 36 Araban, 77 Bizkaian, 70 Gipuzkoan eta 4 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 18 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 40 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, ekainaren 14tik 20ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 3 hildako egon direla.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »