Koronabirus kasu berri bakarra atzeman dute Eibarren

Koronabirus kasu berri bakarra atzeman dute Eibarren
2021/06/24 eta kitto!
Atzo koronabirus kasu berri bat atzeman zuten Eibarren eta, horrela, herriko intzidentzia-tasak berdin jarraitzen du, 43,68an.

Eskualdeko beste herrietan, ostera, ez dute kasu berririk atzeman.

Atzo EAEn 6.786 test diagnostiko egin ziren, eta haietatik 175 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 18 Araban, 102 Bizkaian, 52 Gipuzkoan eta 3 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 19 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 35 pertsona ZIUn daude.