Koronabirus kasu berri bakarra atzeman dute Eibarren

Koronabirus kasu berri bakarra atzeman dute Eibarren
2021/09/15 eta kitto!
Atzo koronabirus kasu berri bat atzeman zuten Eibarren eta intzidentzia-tasa 178,35ekoa da.

Eskualdeko beste herrietara begira, Soraluzen bi positibo atzeman dituzte; eta Ermuan eta Mutrikun kasu bana. Horrela, Debabarrenean bost kasu berri atzeman dituzte guztira.

Atzo EAEn 6.510 test diagnostiko egin ziren, eta haietatik 195 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 20 Araban, 102 Bizkaian, 70 Gipuzkoan eta 3 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 28 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 36 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, irailaren 6tik 12ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta  36 hildako egon direla.