Koronabirus kasu berri bakarra atzeman dute Eibarren

Koronabirus kasu berri bakarra atzeman dute Eibarren
2021/06/11 12:10
eta kitto!
Atzo koronabirus kasu berri bat atzeman zuten Eibarren, aurreko egunean bezala, eta intzidentzia-tasa 40,04koa da orain.

Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan beste koronabirus kasu berri bat atzeman dute, eta beste herrietan ezer.

Atzo EAEn 6.469 test diagnostiko egin ziren, eta haietatik 224 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 40 Araban, 123 Bizkaian, 60 Gipuzkoan eta 1 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 36 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 71 pertsona ZIUn daude.