Koronabirus kasu berri barik Debabarrena guztian

Koronabirus kasu berri barik Debabarrena guztian
2021/10/07 eta kitto!
Pandemiak aro berria hasi du gaur Euskadin eta, Debabarrenean, albiste onekin eman diogu ongi etorria, atzo ez zutelako koronabirus kasu berririk atzeman eskualdeko herrietan.

EAEn, atzo, 5.683 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 88 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 17 Araban, 39 Bizkaian eta 30 Gipuzkoan eta 2 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 10 pertsona ospitaleratu ziren atzo eta COVIDa duten 31 pertsona ZIUn daude.