Atzo ez zuten koronabirus kasu berririk atzeman Eibarren, baina intzidentzia-tasak berdin jarraitzen du, 54,60an.
Eskualdeko beste herrietan ere ez zuten kasu berririk atzeman.
EAEn, atzo, 6.676 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 174 positiboak izan ziren.
Lurraldeen arabera: 22 Araban, 83 Bizkaian eta 63 Gipuzkoan eta 6 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 25 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 32 pertsona ZIUn daude.