Koronabirus kasu berri bat antzeman dute Eibarren

Koronabirus kasu berri bat antzeman dute Eibarren
2020/07/13 eta kitto!


Hilabete igaro ondoren koronabirus kasu positiborik erregistratu gabe, kasu berri bat antzeman dute, gaur Osasun Sailak argitaratu duen txostenaren arabera.

Atzo PCR bidez atzemandako koronabirus kasuak 27 izan ziren guztira EAEn. Lurraldeka, 3 Araban, 16 Bizkaian, eta 8 Gipuzkoan.

Atzo 3.218 proba egin ziren guztira (3.099 PCR eta 119 test azkar).