Koronabirus kasu berri bat atzeman dute Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Koronabirus kasu berri bat atzeman dute Eibarren
ETA KITTO 2021, Ira 29

Atzo koronabirus kasu bakarra atzeman zuten Eibarren eta herriko intzidentzia-tasak 94,63koa izaten jarraitzen du.

Eskualdeko beste herrietara begira, Mendaron eta Soraluzen kasu bana atzeman zuten.

EAEn, atzo, 7.313 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 89 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 13 Araban, 43 Bizkaian eta 32 Gipuzkoan eta 1 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 22 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 39 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, irailaren 20tik 26ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 20 hildako egon direla.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »