Koronabirus kasu berria Eibarren

Koronabirus kasu berria Eibarren
2020/06/10 11:20
eta kitto!
Atzo koronabirus kasu berririk atzematen ez zela hilabete bete genuela iragarri ondoren, gaur koronabirus kasu berri da bat atzeman da Eibarren.

19 dira gaur Osasun Sailak argitaratzen duen txostenean jasotzen diren kasu berriak, horietatik 3 Gasteizen, 9 Bilbon, 3 Barakaldon eta bana Gueñesen eta Leioan.

Horrela, ba azkeneko asteetako tendentzia apurtzen da eta orokorrean EAEn eman den gorakada nabarmena da. Gaur birusaren birsonkuntza tasa 19,ean kokatzen da, konfinamendu sasoi zorrotzenean genuen tasa bera.

Beraz, Debabarreneko ospitaletako egoera egonkor mantentzen bada ere, ezinbestekoa izango da osasun neurri guztiak zorrotz mantentzea (maskara ipintzea, eskuak garbitzea, 2 metroko tartea...) atzera egitea nahi ez badugu.