Koronabirus kasu berririk ez da atzeman Eibarren, bakarra Debabarrenean, Soraluzen

Koronabirus kasu berririk ez da atzeman Eibarren, bakarra Debabarrenean, Soraluzen
2020/05/03 eta kitto!
Osasun Sailak argitaratu berri duen txostenaren arabera (kontuan izan datuak atzokoak direla), ez da Covid19 positibo berririk atzeman Eibarren. Debabarrenean eman den positibo bakarra Soraluzen eman da, non positibo metatuak 13 diren gaur egun.

eiba eta ospitaleratuak web maiatzak 2

 

Horrela banatzen dira Debabarrenean metatutako 451 positiboak herriz herri:

Eibar           207 
Ermua         165
Elgoibar       41
Mutriku       12
Soraluze     13
Deba              8
Mendaro     3
Mallabia       2

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x3001

Ospitaleratuei dagokionean, momentu honetan 41 lagun daude Debabarrenako ospitaletan ingresatuta, atzo baino 2 gehiago. Hazkundea Mendaroko Ospitalean eman da, non atzo 11 ziren ospitaleratuak eta gaur 13 diren. Eibarko Ospitaleko datuak, atzoko horretan mantentzen dira, 28 lagun ingresatuta.

ospitaleratuak web ona maiatzak 2